Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

Bideoak

Elizondo 2018 Billantziko txiki, billantziko zaharra, zahar-dantza eta mando zaharraine

Irailaren 8an, Elizondon hainbat mutil-dantza dantzatu zituzten, bideoan dituzue Billantziko txiki, billantziko zaharra, zahar-dantza eta mando zaharraine. Lau mutil-dantza horiek, maiz elkarrekin, bata bestearen ondotik dantzatzen dira. Eusko Ikaskuntzaren sorreraren mendeurrena gogoratu zuten. Lehen kongresuko ospakizunetan Baztango mutil-dantzariak izan ziren Oñatin, emanaldi hark mutil-dantzen  bilakaeran izan duen eragina azaldu nahi izan zuten. Mutil-dantzak dantzatzeko aukera ez zuten galdu Elizondon elkartu zirenek. Ttun-ttunarekin Patxi Larralde, txistua eta danbolinarekin Eki Angevin eta atabalarekin Eduardo Laborra aritu ziren.

Hemen dituzue bideoan azaltzen diren mutil-dantzen urratsen segidak.

Billantziko txiki

Erdizke
Eskuin eta hiru
Ezker batekin
Eskuin batekin

Ezker
Eskuin
Ezker batekin
Eskuin batekin
                        x2

Billantziko zaharra

Erdizke
Eskuin eta hiru
Ezker batekin
Eskuin batekin

Aintzinet pasa
Ezker batekin
Gibelat pasa
Eskuin batekin
                        x2

Aintzinet pasa

(Billantziko txiki eta billantziko zaharra hiru aldiz)

Zahar-dantza

Erdizke batekin
Ebatsi
                        x2

Aintzinet pasa
Ezker
Ebatsi             
                        x2

(Zahar-dantza lau aldiz)

Mando zaharraine

Aintzinet pasa
Ezker
Gibelat pasa
Eskuin

Aintzinet pasa
Ezker batekin
Eskuin
Ezker batekin
Eskuin batekin
                        x2

Iauzi bat

Irudiak: Maite Irizar. Billantziko txiki, billantziko zaharra, zahar-dantza eta mando zaharraine. Elizondo, 2018-09-08.

Dokumentuaren akzioak