Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

Bideoak

Peio Setoain: Luzaiden nola dantzatzen den

Igande honetan, Pazko igandez bolant-eguna izango da Luzaiden eta dantzaz eta festaz beteko da herria. Luzaiden jaiotako dantzari eta musikaria da Peio Setoain. 2017ko bolant-egunean, Luzaiden, eman zizkigun Peio Setoainek beren herriko dantzatzeko moduari buruzko argibideak. Lehengo eta oraingo dantzakerari buruz aritu zitzaigun eta urratsak nola ikasten dituzten azaldu zigun. Luzaiden 1930eko hamarkadatik aurrera hasi ziren jauziak antrexatekin dantzatzen. Gaur egun antrexatekin dantzatzen dute bolant-dantzariek Luzaiden. Irudiak: Eire Vila. Luzaide, 2017-04-16. 

 

 

Dokumentuaren akzioak