Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Argitalpenak Bizkaitik mundura

Dokumentuaren akzioak

Bizkaitik mundura

Bizkaiko Gaiteroen hirugarren diskoa dugu “Bizkaitik mundura”. Bizkaiko musika tradizionalaren barruan gaitaren erabilera finkatzeko helburuarekin sortutako taldearen azken lan diskografikoa da.
Egilea
Bizkaiko Gaiteroak
Formatua
CD
Editorea
Autoekoizpena
Data
2018/11/26

2018ko abenduan aurkeztu duten lan honetan hogei musika pieza jaso dituzte, kaleko jai herrikoien animazioan eta erromerietan egindako lanaren emaitza da. Dibertitzeko helburu nagusiarekin, diskoak pieza klasikoak ekartzen ditu gogora, ekarpen garaikideren batekin. Bizkaiko hainbat herritako gaiteroek osatu dute taldea bere ibilbidean eta gaur egungo taldea 24 musikarik osatzen dute. Diskoa taldeko kideek eta beste hainbat musikarik eta taldek elkarlanean grabatu dute, horien artean da Aiko Taldea. Gaitarekin batera, danbor, tronboi, bonbardino, tuba, tronpeta, klarinete, saxofoi edota kitarra doinuak ere entzun daitezke hainbat abestitan.

Bizkaiko Gaiteroak Taldea musika tradizionalaren mundua aberastu eta ideia berriak emateko sortu zen beren aurrekoen ondarea bizirik mantentzeko nahiarekin; bi hamarkada baino gehiago dira beren jarduna hasi zutenetik. "Bizkaiko Gaiteroak" izenarekin 1996an hasi ziren, baina 1980an dituzte aurrekariak, Bilboko Udalaren Erraldoien eta Buruhandien Konpartsaren sorreran. Taldeak, ibilbidea hasi zuenetik, mila emanaldi inguru eskaini ditu Euskal Herri osoan, atzerriko hainbat jaialditan ere ibili izan dira. Aurretik beste bi disko kaleratu dituzte “Oraingo doinu zaharrak” (2001) eta “Bikaña” (2011).

Edukia

  1. Agurra. 
  2. Hasteko kalejira
  3. Vals
  4. Rigodón nº 28
  5. Vals
  6. Rigodón nº 31
  7. Vals Lumbreras
  8. Jota Ondalan
  9. Rigodón nº 9
  10. Vals de Ejecución
  11. Tangarin
  12. Habanera
  13. Jota
  14. Fruiz Porrusalda
  15. Jota Bargondia
  16. Jota Mañarikoa
  17. Porrusalda
  18. Rigodón 2/4 nº 9
  19. La Molienda
  20. Arin arin nº 2

 

Fitxa

  • Diskoaren izena: Bizkaitik Mundura
  • Edizioa: Auto-ekoiztua, Gaua estudioan grabatuta
  • Argitaratze data: 2018ko azaroa
  • Kantu kopurua: 20
  • Iraupena: 39 minutu.
  • Salneurria: 10 euro

 

Bizkaitik Mundura
Bizkaiko Gaiteroak, 2018ko azaroa

Dokumentuaren akzioak