Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Argitalpenak Beñat Irigoyen Galtxetaburu

Dokumentuaren akzioak

Beñat Irigoyen Galtxetaburu

Beñat Irigoien "Galtxetaburu" soinujoleak 1988an grabatu zuen diskoa berrargitaratu da. Ernest Hirigoienek grabatu zuen soinujolea bere hainbat lagunekin batera; orain, musikariaren familiarekin adostuta, berriro kaleratu dira grabazio horiek.
Egilea
Beñat Irigoien, Galtxetaburu
Formatua
Diskoa
Editorea
Aiko Edizioak
Data
2022/10/30

Beñat Irigoien, "Galtxetaburu" goitizenez ezaguna, 1934an Monterrey Parken (Kalifornia) jaio eta 1990an Gamarten (Nafarroa Beherea) hil zen soinujole baxenabartarra da. Hamar urterekin hasi zen soinua jotzen eta hamazazpirekin eman zuen lehen dantzaldia. Gazte taldea sortu zuen, baita Beni-Roberto orkestra ere, eta ondoren, Ramuntxo orkestra ezagunean sartu zen. Antton Piarrastegi zuen orkestrako zuzendaria, eta haren ondotik Irigoien berak hartu zuen ardura.

Hainbat herriko festa, dantzaldi, ezkontza, kabalkada zein toberatan aritu zen soinuarekin. Taldean edo, askotan, bakarrik ere aritzen zen. Nafarroa Beherean dantza-jauziak gainbeheran zeuden garaian, bere dantzaldietan jauziak ematen zituen, ezagunenak ez ezik, baita galtzear zeudenak ere.

1988an Irulegi Irratiaren eskutik grabatu zituen 15 dantza pieza biltzen ditu disko honek. Garai hartan kasetean argitaratu ziren, gaur CD formatuan kaleratu dira. Aiko taldeak berrargitaratu duen CD honekin batera Xabier Itzainak idatzitako Galtxetabururen biografia jaso da, baita CDan biltzen diren doinuei buruzko informazioa ere.

Abestiak

  1. Mutxikoak
  2. Azkaindarrak
  3. Lapurtar Motxak
  4. Xibandarrak
  5. Euskaldunak
  6. Sorginak
  7. Les deux bavards (polka)
  8. Martxa
  9. Bolant jantza
  10. Lauetan erdizka
  11. Kadrilla 1
  12. Kadrilla 2
  13. Kadrilla 3 (polka)
  14. Kadrilla 4 (xilo xilo)
  15. Angel (fandangoa)

Fitxa

  • Ekoizpena: Aiko Edizioak
  • Grabaketa: Ernest Hirigoien, Milafranka 1988
  • Musikariak: Beñat Irigoien “Galtxetaburu” (akordeoia), André Lassus (tuba eta tronboia), André Dumoulin (sintetizadoreak), Pierrot Lafitte (atabala), Jean Christian Irigoien (atabala).

 

Beñat Irigoyen Galtxetaburu

Aiko Kultur Elkartea, 2022

Erosi diskoa dendarako saski-botoia

Dokumentuaren akzioak