Dokumentuaren akzioak
Zumarraga: Santa Isabel 2025 Ezpata-dantza eta Aurreskua

Baneraman urte batzuk Zumarragako Santa Isabeletan parte hartzen ez nuenik, ohitura da herritarrok parte-hartzea (hemen Urretxu eta Zumarragako biztanleak barnean hartzen ditut), tradizio handiko erromeria ospatzen baitugu Antio baselizaren inguruetan. Igoera dantzari eta txistulariekin egin nuen, Eitza auzoa beti bezain eder atondu zuten auzotarrek eta eliza barnean ezpata-dantzaren erritua beste behin ikusi ahal izan nuen: egun berezia da, argazkiak lasai atera eta otordua kuadrillarekin egitekoa. Itzuliko gara. Irudiak: Jonmikel Intsausti. Ezpata-dantza eta Aurreskua, Santa Isabel, Zumarraga, 2025-07-02.
Dokumentuaren akzioak