Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Argazkiak Sohuta: Xiberoko Makia pastorala 2001

Dokumentuaren akzioak

Sohuta: Xiberoko Makia pastorala 2001

2025/01/01 04:10

Jean-Louis Davant-ek idatzitako pastoral ederra. Zuberoan II. Mundu Gerran nazien okupazioaren aurka aritu ziren bi maki-taldeen (CFP eta AS) jarduna kontatzen du. Allande Sokarrosek hilaren 17ko Egunkarian zioen txaloak ugariak izan zirela, isiltasuneko uneak bezala eta Makien Kantorea, Ospitalepe-Sohütako zorigaitza edo Julio Lopezena aipagarri direla. Eta azpimarratzekoa Davantek liburuxkan gehitutako historia atala, egunez egun makien jarduna xehetasunez informatuta. Jantzietan lan handiko lana, alemanez jantzitako tropak beldurgarri bihurtu arte. Hala aipatu Davantek euskal prentsan garai hartan, pastoral izatekotan “pastoralak trajeria behar duela izan”. Argazkietan hartutako azkena: Zergatik? Saiatutako hurrengoan (Etxahun-Iruriren omenezkoan), mikrofonoak paratu zituzten oholtza ondoan. Argazkilarion kameron soinua mikrofonoetatik irteten zen. Segidan itzuli nintzen aulkira. Gaur arte. Argazkiak: Jonmikel Intsausti. Xiberoko makia pastorala, Sohüta, 2001-07-15.

Jarri argazki galeria hau zure webgunean

Dokumentuaren akzioak