Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Argazkiak Sestao: Ezpata-dantza 2024

Dokumentuaren akzioak

Sestao: Ezpata-dantza 2024

2024/05/10 08:12

Sestaoko Eusko Lorak dantza taldeak aurten martxoaren 23an plazaratu du ezpata-dantza, udaberriko lehen igandean hain zuzen ere. 2018an kaleratu zuten lehen aldiz eta ordutik moldatzen eta beren forma propioaren bila dabiltza. Hasiera batean Gipuzkoako zenbait eredu oinarri hartuta dantzatu zuten, baina pixkanaka egokitzen ari dira dantzari eta jantziei dagokionez. Aurreko urtean plazaratu zituzten, esaterako, Maritzuli konpainiako jostunek propio egin dizkieten jantziak. Argazkiak: Kerman Rengel. Ezpata-dantza, Sestao, 2024-03-23.

Dokumentuaren akzioak