Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Argazkiak Pagola: Maskaradak 2024

Dokumentuaren akzioak

Pagola: Maskaradak 2024

2024/01/22 12:30

Hasi dira 2024ko Zuberoako maskaradak, Pagolako gazteek emanak. Lehen aldiz prestatu dituzte historian pagolarrek maskaradak. Urtarrilaren 21arekin hasi dira inauteriak Zuberoan. Tenperatura hotzarekin ekin diote lanari, baina segituan berotu da giroa. Eguzkiak ere lagundu du horretan, baina goizean goizetik jendetza bildu da Pagolan festarako gogoz. Goizean bost barrikada egin dituzte, plazan azkena. Segidan Kherestuen jokoa antzeztu dute ea bazkal ostean etorri dira gainerako jokoak. Herriko emanaldiaren ondoren Zuberoako hainbat herri bisitatuko dituzte apirilaren azkenera bitarte. Apirilaren 27an, larunbata, Pagolan itxiko dute aurtengo maskarada garaia. Argazkiak: Maite Irizar, Amaiur Aristi. Zuberoako maskaradak, Pagola, 2024-01-21.

 

Dokumentuaren akzioak