Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Argazkiak Otxandio: Soka-dantzen ekitaldia 2021

Dokumentuaren akzioak

Otxandio: Soka-dantzen ekitaldia 2021

Soka-dantza izan da protagonista Otxandion larunbat honetan. Euskal Herriko hainbat txokotako dantzariak bildu dira Otxandioko plazan, eta musikariez eta bertsolariez lagunduta soka-dantza edo aurreskua ardatz duen ekitaldia osatu dute. Iurretako, Garaiko, Berrizko eta Durangoko dantzariak eta Otxandioko Urduri, Eibarko Kezka, Bermeoko Alkartasuna eta Iruñeko Duguna dantza taldeek dantzatu dituzte soka-dantza, aurresku edo erregelak. Gari Otamendi, Ander Blasco, Carlos Sagi, Josu Zabala, Unai Iturriaga eta Miren Amuriza musikariak eta bertsolariak ere aritu ziren dantzariekin tartekatuta. Bukatzeko, talde guztietako ordezkariak soka berean dantzatu dira. Argazkiak: Arkaitz Bengoa. Soka-dantzen ekitaldia, Otxandio, 2021-09-04.

Dokumentuaren akzioak