Mundaka: Aratusteak 2022 Atorrak eta Lamiak
Atorrek eta lamiek hartu dituzte Mundakako kaleak inauteri igandez. XIX. mendetik datorren ohitura hau egun berezia izaten da mundakarrentzat; bertako aratuste kanta bateko estrofa batek dioen moduan “Mundakarrentzat egun obarik ez”. Goizean irten dira kalera Atorrak eta arratsaldean Lamiak; guztiak kantuekin eta musikarekin kaleetan umore ona zabaltzen. Atorren taldean zuzendari lanetan Gontzal Lopez aritu da eta Lamien kasuan Marina Etxeandia. Argazkiak: Maite Irizar. Aratusteak, Atorrak eta Lamiak, 2022-02-27.
https://dantzan.eus/argazkiak/mundaka-aratusteak-2022-atorrak-eta-lamiak
https://dantzan.eus/@@site-logo/logo-svg-200x103.svg