Dokumentuaren akzioak
Martin Zalakain Tandilen
Dantzan
Tandilen (Argentina) ospatu den Euskal Aste Nazionalean Martin Zalakain ikuskizuna plazaratu dute Argentina eta Uruguaiko 25 dantza taldek elkarlanean. Argia dantzari taldearen ikuskizun beren egin dute diasporako euskal dantzariek. Horretarako diasporako eta Euskal Herriko dantzariak harremanetan eta elkartrukean ibili dira azken hilabeteetan. Online izan dira harreman gehienak, baina azken astean Argiako dantzari eta musikari taldetxo bat Argentinan izan da azken prestaketekin laguntzeko. Azkenik, azaroaren 1ean plazaratu dute Tandileko Martin Fierro anfiteatroan. Argazkiak: Josu Garate. Martin Zalakain Tandilen, 2025-11-01.
Dokumentuaren akzioak


