Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Argazkiak Lazkao: San Prudentzio 2022 Agintarien soka-dantza

Dokumentuaren akzioak

Lazkao: San Prudentzio 2022 Agintarien soka-dantza

2022/05/02 08:15

Agintariek euritan atera dute soka-dantza dantza Lazkaon San Prudentzio egunarekin. Oin Arin dantza taldeko dantzariek lagunduta eta alkatea aurresku dela zaharrenetik gazteenera osatu dute soka Lazkaoko Udaleko ordezkariek. Abarketak dantzatu dituzte alkateak eta zinegotziek guztiek banan-banan eta axeri-dantzaz gain desafioa eta zortzikoak egin dituzte bi dantzariek. Ondoren, Oin Arineko dantzari gehiago sartu dira sokara eta alkateak eta zinegotzi zaharrenak, aurreskuak eta atzeskuak, agur bana dantzatu diete horietako banari. Fandango eta arin-arinarekin amaitu dute agintarien aurreskua. Argazkiak: Amaiur Aristi. Agintarien soka-dantza, San Prudentzio, Lazkao, 2022-04-28.

Dokumentuaren akzioak