Dokumentuaren akzioak
Lantz: Inauteriak 2011
Herriko ostatuko ganbaran jazten dira txatxoak eta Ziripot inaute astelehen eta asteartean. Miel-otxin ere bertan izan ohi da. Ferratzaileak, aldiz, ostatu ondoko etxetik ateratzen dira. Jarraian, txatxoak, Ziripot, Miel-Otxin eta Zaldiko ostatutik. Herritik buelta bat ematen dute plazara heldu arte. Bidean, Zaldikok behin eta berriz botatzen du Ziripot lurrera. Txatxoek Zaldiko joka urruntzen dute eta Ziripoti altxatzen lagundu. Txatxoek, txandaka, Miel-Otxin plazaraino eramaten dute. Plazan haren inguruan zortzikoa dantzatzen dute txatxo eta zenbait herritarrek. Azkenik, amaitzean, ostatuan bukatzen dute ibilbidea. Argazkiak: Jon Iraola. Lantz, 2011-03-7.
Dokumentuaren akzioak