Dokumentuaren akzioak
Iurreta: Urrijena 2019
Pasa den larunbatean, urriaren 12an, 150 dantzari baino gehiago bildu ziren Iurretako Aita San Migel plazan, Urrijena ospatzeko. Bost urtetik behin izaten den bilkura horretan, herriko dantzari guztiak batu dira, 15 urtetik 90 urte bitartekoak. Zazpigarren edizio hau berezia izan da, lehen aldiz hartu baitute parte herriko neskek dantzari-dantzan. Horrez gain, 65 urtetik gorako eta aurreko ediziotik hona zendutako dantzariei omenaldia egin zitzaien. Iurretarrek Sabin Egiguren ere omendu dute Durangaldeako dantzen berreskurapenean egindako lanagatik. Argazkiak: Mattin Larrea. Iurreta, Urrijena, 2019-10-12.
Dokumentuaren akzioak