Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Argazkiak Iurreta: San Migel 2023 Azken Entsegua

Dokumentuaren akzioak

Iurreta: San Migel 2023 Azken Entsegua

2023/09/29 15:04

Iurretako dantzariek herriko gazteen laguntzaz Donien Atxa zutitu dute plazan eta azken entsegua egin dute San Migel bezperan. Dantzari-dantza osoa plazaratu dute lehendabizi eta jarraian kantatutako erregelak dantzatu dituzte. Behin azken entseguan jende aurreko lehen agerraldia eginda, dantzan pasatuko dituzte jaiak Iurretako dantzariek. San Migel eguneko eguerdian eta arratsaldean dituzte saio nagusiak eta Errosario igandean dantzatuko ere arituko dira eguerdi eta arratsalde. Argazkiak: Amaiur Aristi. Azken entsegua, dantzari-dantza, erregelak, Iurreta, 2023-09-28.

Dokumentuaren akzioak