Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Argazkiak Iurreta 2018 San Migel

Dokumentuaren akzioak

Iurreta 2018 San Migel

2018/10/24 10:41

Dantzari-dantza, neska-mutilek elkarrekin, genero bazterketarik gabe dantzatu dute aurtengo San Migel egunean Iurretan. Belaunaldi aldaketarekin batera, neskei ere dantzari-dantzako zortzikotearen parte izateko ateak ireki zaizkie Iurretan. Mikel Deuna taldeko neskak aurretik ere ikusiak genituen dantzari-dantza dantzatzen, Bakixan estreinatu baitzen dantzari talde berria, ondoren, Oromiño auzoan eta Bilboko dantzari egunean eta Bilboko jaietan ere dantzatu dute.
Sarrera honetan jaso ditugu San Migel eguneko eguerdiko dantza saioko irudiak. Argazkiak: Eire Vila. Iurreta, 2018-09-29.

Dokumentuaren akzioak