Dokumentuaren akzioak
Iruri-Ozaze: Maskaradak 2026 Barrikadak
Dantzan
Hasi dira 2026ko maskaradak Zalgize, Mendikota, Ozaze eta Iruriko gazteek emanak. Aurtengo lehen hiru barrikadak Irurin izan dira: Iruriko sarreran, Gohetxea saltegi aurrean eta frontoian; eta laugarrena eta eguneko azkena, Ozazeko frontoian. 35 bat gazte elkartu dituzte lau herriek kargu guztiak osatzeko, eta dantzari nagusiei dagokienez, hamabi aitzindariko talde dotorea plazaratu dute. Sorpresaz, Zalgizeko eta Iruriko gazteek 2014an atera zituzten maskaradetako dantzariak ere agertu dira beltzez jantzita; barrikadetan bi belaunaldietako aitzindariak elkarrekin aritu dira dantzan. Argazkiak: Idoia Lahidalga. Maskaradak, barrikadak, Iruri-Ozaze, 2026-01-18.
Dokumentuaren akzioak


