Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Argazkiak Heleta: Kabalkada 2023

Dokumentuaren akzioak

Heleta: Kabalkada 2023

2023/09/01 07:40

Heletarrek kabalkada plazaratu dute aurtengo udan. Herritarrak batu eta dantza, musika eta antzerkia eskaini dituzte ehunka ikusleren aurrean. Banderariek, oilarrek eta zapurrek ireki dute desfilea eta jarraian sartu dira plazara adin guztietako bolant-dantzariak. Herrian pil-pilean dauden zenbait gairi eta auziri heldu diete toberatan eta hainbat belaunalditako dantzariek eta makilariek dantza eta erakustaldiak egin dituzte plazan beren eginez. Bi kabalkada eman dituzte heletarrek; lehena uztailaren 30ean eta bigarrena abuztuaren 5ean. Argazkiak: Amaiur Aristi. Kabalkada, Heleta, 2023-08-05.

Dokumentuaren akzioak