Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Argazkiak Ekora 2022 Bertzijanako Ama Birjinaren kate-dantza

Dokumentuaren akzioak

Ekora 2022 Bertzijanako Ama Birjinaren kate-dantza

2022/05/16 10:34

Ekorako dantzariek Bertzijanako Ama Birjinari lagundu diote ermitatik parrokiarako ibilbidean. Santo Domingo egunaren ―maiatzak 12― hurrengo larunbatean Bertzijanako ermitatik parrokiara jaitsi dute Ekorako herritarrek Ama Birjina; prozesioan dantzariek gidatu dute kate-dantza eginez. Herriko lau puntutan dantzatu dute: Bertzijanako ermitan, hilerri parean, taberna parean eta parrokia aurrean. Segizio osoa Eltziegoko gaiteroekin egin dute dantzariek. Abuztuaren 20an Ama Birjina ermitara itzuliko dute eta dantzariek alderantzizko ibilbidea egingo dute. Irudiak: Amaiur Aristi, Iarone Goenaga. Bertzijanko Ama Birjinaren kate-dantza, Ekora, 2022-05-14.

Dokumentuaren akzioak