Dokumentuaren akzioak
Banakoa: Ekaitz Zilarmendi
Kintoen tradizioa bizitzako mugimenduaren prozesuaren parte da. Etapa berri bati aurre egin aurretik, iragate erritua izango balitz bezala, hainbat desafio egin behar dituzte herriaren aurrean Aretxabaletako gazteek, kinttuek. 18 urte betetzen dituzten urteko San Juan bezperan, herriko plazara tantaia ekarri eta igo egiten
dute. Hurrengo urteko otsailean berriz, gazte talde horrek, Santaeskean egiten du; Santa Ageda bezperan baserriz baserri eta egunean bertan, kalean. Baina ohitura honek badauka momentu garrantzitsu bat, nire ustez. Momentu hori, otsailaren 5ean hasi eta aratusteetako igandera arte luzatzen da: domekero, gazte horiek dantza egingo dute plazan.
Dokumentuaren akzioak