Dokumentuaren akzioak
Baiona: Dantzaz Ele
Dantzaz ele ikuskizuna aurkeztu du Maritzuli konpainiak Baionako katedraleko klaustroan. Zuberoako garai bateko maskaradetako dantzak, Uztaritzeko kaskarotak eta inauterietako konpartsa, Nafarroa Behereko kabalkadetako pertsonaiak eta Besta Berri prozesioa plazaratu dituzte. Arkupeetan kokatu dira ikusleak eta zelai zabala hartu dute dantzariek. Maritzuli konpainiako kideekin batera aritu dira Iruñeko Duguna taldeko eta Lekorneko zenbait dantzari ere. Koldo Ameztoi kontalariak gidatu du emanaldia eta Jean-Christian Irigoien "Galtxet" soinujoleak ipini du doinua eta erritmoa. Argazkiak. Maite Irizar eta Amaiur Aristi. Dantzaz ele, Baiona, 2021-09-12.
Dokumentuaren akzioak