Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Argazkiak Arizkun: San Joan 2022 Ezpata-dantza

Dokumentuaren akzioak

Arizkun: San Joan 2022 Ezpata-dantza

2022/06/24 11:50

Arizkunen ezpata-dantza plazaratu dute San Joan bezperan. Ikusita garai batean korpus jaietan eta zortziurrenean Baztanen izan zela ezpata-dantzak dantzatzeko ohitura, ezpata-dantza berri bat sortu dute sanjoanetarako. Euskal Herriko eta atzerriko ezpata-dantzetatik edanda eta zonaldeko hainbat doinurekin osatu dute dantza. Plazan egin dute lehen agerpena banderariak, 13 ezpata-dantzariek eta musikariek. Kalez kale ibili dira jarraian dantzan eta jan-edanean, eta plazara itzulita amaitu dute saioa. Argazkiak: Amaiur Aristi eta June Landa. Ezpata-dantza, San Joan bezpera, Arizkun, 2022-06-23.

Dokumentuaren akzioak