Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Argazkiak Añorga: Dibertimentua 2022

Dokumentuaren akzioak

Añorga: Dibertimentua 2022

2022/03/02 12:25

Dibertimentua plazaratu dute Añorgan estreinakoz. Hamarrak jota hasi dituzte barrikadak, eta Añorga Txiki, Errekalde eta Pedro Jose auzuneak bisitatu dituzte; jan-edanarekin egin diete ongietorria auzotarrek. Ordu baterako iritsi dira dantzari, musikari eta zirtzilak plazara. Eguzki goxoak udaberria badatorrela iragartzen zuen eta jendez leporaino betetako plazak pandemia bukaerako “normaltasuna” erakusten zuen. Goizeko lehen orduko urduritasunak ahaztu eta plaza bere egin dute dibertimenduko protagonistek, dantza, musika, ziriak, kritika... “Giri” pertsonaia epaitu, erre eta lehertu da festa. Argazkiak: Amaiur Aristi. Dibertimentua, Añorga, 2022-02-26.

Dokumentuaren akzioak