Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Argazkiak Andoain: Santa Krutz 2022 Ezpata-dantza

Dokumentuaren akzioak

Andoain: Santa Krutz 2022 Ezpata-dantza

2022/05/04 09:05

Santa Krutz egunarekin ezpata-dantza atera dute Andoainen Urki dantza taldeko kideek. Santa Krutz ermita aurreko zubitik igarota Kale Nagusian harrera egin diete dantzariek udal korporazioari eta eskopeteroei erreberentzia eta ezpata-dantza dantzatuta azkendariek eta buruzagiak. Ermitarako gerturatu dira guztiak eta sarreran arkua osatu dute ezpata-dantzariek. Meza ondorenean ere ezpata-dantza dantzatu dute eta segidan brokel-dantzaren zikloko zenbait dantza egin dituzte. Argazkiak: Amaiur Aristi eta Egoitz Irazabalbeitia. Santa Kruz, ezpata-dantza eta brokel-dantza, Andoain, 2022-05-03.

Dokumentuaren akzioak