Dokumentuaren akzioak
Amasa: San Martin 2022 Oilasko biltzea eta dantza-soka
Amasako oilasko biltzaileak dantzan igaro dute San Martin bezpera. 12 ordu dantzan! Ilunpetan hasi dituzte eguneko lanak eta bukatzerako ere eguzkiak egin du berea. Goizeko 6:00etan elkartu da taldea, gosaldu eta baserriz baserri ibili dira goiz osoan zehar. Eskean eta dantzan pasa dute egun erdia, atari bakoitzean dantza soltean aritu dira trikitilarien doinura. Elkarrekin bazkaldu eta 18:00tarako plazan atera dute aurreskua. Argazkiak: Saioa Zabala. Oilasko biltzea eta dantza-soka, San Martin, Amasa, 2022-11-10.
Dokumentuaren akzioak