Dokumentuaren akzioak
Altzai-Lakarri: Agota pastorala 1999

Bero egin zuen egun hartan; baneraman 6 urte maskaradetako argazkiak ateratzen eta tartean aurretik pastoral bat edo beste ikusiz; eta pastoral hau –arratsaldeko saioan– argazkietan ateratzea erabaki nuen. Argazkietan jasotako lehena izan zen. Junes Casenave-Harigilek idatzitakoa da, agotek pairatu zuten zokoraketa lotsagarria kontatzen du: auzune berezietan bereiz bizi behar izan zuten, elikadurari lotutako edozein lanbide –laborari, errotari- debekaturik zuten, ezin zuten lur-jabe izan eta ezin agot ez zirenekin ezkondu. Elizara sartzean alboko ate batetik egiten zuten eta ur-bedeinkatuko aska berezia zerabiltzaten. Hala ere dohain bereziak bazituzten: gaixotasunak sendatzekoa gaitasuna; zurgin trebeak ere baziren. Nafarroako Erresumak agoten zokoraketa legez kanpokotzat jo zuen XII. mendean. Baina agot edo cagot hitza irain hitzak izan ziren XV eta XVI. mendera arte. Argazkiak: Jonmikel Intsausti. Agota pastorala, Altzai, 1999-08-08.
Dokumentuaren akzioak