Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Argazkiak Abaltzisketa: Inauteriak 2022 Txantxoak

Dokumentuaren akzioak

Abaltzisketa: Inauteriak 2022 Txantxoak

2022/03/24 09:25

Inauteri igandean Abaltzisketako txantxoak atariz atari ibili dira eskean eta dantzan. Jon Esnaola abaltzisketarrak argazki eder hauek jaso ditu igandeko hainbat unetan. Egun grisean dotore nabarmentzen dira txantxoen apaingarrien kolore biziak. Hainbat auzo, baserri eta etxe bisitatu dituzte makila-dantza eginez eta ez da falta izan jan-edan, barre eta berriketaldirik. Aurten lehenengo aldiz emakume bat atera da txantxoen taldean dantzan. Argazkiak: Jon Esnaola. Inauteriak, txantxoak, Abaltzisketa, 2022-02-27.

Dokumentuaren akzioak