Dokumentuaren akzioak
Zumarragako ezpata-dantza 2004
Zumarragako ezpata-dantza 2004
- Uztailak 2
Santa Isabel egunez, urte luzetako ohiturari jarraiki, Irrintzi dantza taldeko kideek Zumarragako ezpata-dantza eskainiko dute.
Hona uztailaren 2ko egunez aukeran izango dituzuen ekitaldien berri:
9:30. Euskadi enparantzan elkartu eta herriko agintariak nahiz herritarrak eta ezpata-dantzariak Andre Maria Jasokundekoaren parrokia-elizatik pasaz, herriko parrokiako kabildoarekin batera, Antioko Amaren elizara igoko dira.
11:00. Antioko Amaren eliza. Meza Nagusiaren hasieran herriko dantzariek EZPATA-DANTZA eskainiko diote Ama Birjinari. Ondoren, berriz, elizaren inguruan prozesioa txistulari eta ezpata-dantzariekin batera.
12:30. OHOREZKO AURRESKUA eliza aurreko zelaian.
13:00. Besteak beste, Tolosako dultzaineroak eta trikitilariak.
14:30. HERRI-BAZKARIA Antio inguruan besteak beste trikitilariek alaiturik.
17:30. ERROMERIA txistulariekin (Antzinako Ama taldea), Tolosako dultzaineroekin eta trikitilariekin.
20:30. AGURRA eta ITZULERA txistulariek, dultzaineroek eta trikitilariek alaituta, eta agintariak eta ezpata-dantzariak aurretik direla.
21:15. KALEKO EZPATA-DANTZA. Lekua: Euskadi enparantza.
21:30. ERROMERIA txistulari eta trikitilariekin.
Besterik ez, gustu baduzue ezpata-dantza ikustera etor zaitezten eta Antion bertan ospatuko den jai egunean eta erromerian parte har dezazuen gonbidatu nahi zintuzketegu.
IRRINTZI DANTZA TALDEA
Dokumentuaren akzioak