Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Zuberoako Maskaradak 2021 egutegia

Dokumentuaren akzioak

Zuberoako Maskaradak 2021 egutegia

2021/09/07 07:05
Zuberoako Maskaradak 2021 egutegia

2021eko maskaradetako errepika, Barkoxe, 2021-07-24. Argazkia: Amaiur Aristi - Dantzan CC-BY-SA

Barkoxeko gazteak udan zehar maskaradak ematen ari dira. Aurtengo neguan, pandemiaren ondorioz, ezin izan dituzte inauteriak ospatu ohiko legez zuberotarrek, baina uztailaren 31tik maskaradak antolatzen ari dira. Ohitura den moduan, herrian bertan egin dute lehen agerraldia, eta jarraian Eskuila, Zalgize eta Gamere Zihiga bisitatu dituzte Barkoxeko arizaleek.

Baldintza bereziak bizi ditugunez, ez dute maskaradetako egutegi osoa aurrez zehaztu; astean astean ari dira maskaradak lotzen. Momentuan, datozen bi maskaradak iragarri dituzte: irailaren 11n Muskildin eta 18an Urdiñarben. Orain arteko agerraldiak arratsaldeetan izan dira, bai barrikadak eta bai ofizioen emanaldia.

Informazioa eskuratu ahala sarrera honetan joango gara egutegia eguneratzen.

Maskaradak 2021

  • Uztailak 31, larunbata: Barkoxe
  • Abuztuak 7, larunbata: Eskuila
  • Abuztuak 15, igandea: Zalgize
  • Abuztuak 28, larunbata: Gamere Zihiga
  • Irailak 11, larunbata: Muskildi. 14:00etan barrikadak eta 17:00etan ofizioak.
  • Irailak 18, larunbata: Urdiñarbe. 15:00etan barrikadak, ondoren ofizioak.
  • Urriak 10, igandea: Hoki. 9:00etan barrikadak eta
  • Urriak 16, larunbata: Ligi. 14:00etan barrikadak eta 16:30ean ofizioak. 
  • Azaroak 14, igandea: Larraine. 10:00etan barrikadak eta bazkal ondoren ofizioak.
  • Urtarrilak 8, larunabata: Barkoxe. 9:30ean hasiko dira barrikadak eta 14:00etan plazan ofizioak.

 

 * Maskaradetara bertaratzen diren guztiek beharrezkoa dute osasun pasea; Covid ziurtagiri digitala edo 24 orduren barruan eginiko PCR antigeno frogaren emaitza negatiboa.

Maskaradetara joan aurretik ez ahaztu irakurtzea: 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.