Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Zuberoako Maskaradak abiatzear

Dokumentuaren akzioak

Zuberoako Maskaradak abiatzear

2003/01/02 20:24

Bralia Maskaradako partaideek sokan dantzatzen duten dantza da eta zenbaiten iritziz Maskaradetako dantza garrantzitsuenetakoa da. Sohütako maskaradaren paratzaileei dantza luze eta aspergarria iruditu zaie eta ez ematea erabaki dute.

Aurreko batean eman genituen Maskaraden datak baina Allande Sokarros-ek (datozen egunotan argitaratuko da Euskaldunon Egunkarian berak Maskaradaei buruz idatzitako artikulua) zuzenketa batzuk egin dizkigu adeitsuki eta osorik ematen ditugu berriz:

Urtarrilaren 12a: Sohüta
Urtarrilaren 19a: Urdiñarbe
Urtarrilaren 26a: Ligi-Aterei
Otsailaren 2a: Mitikile
Otsailaren 9a: Gamere-Zihiga
Otsailaren 16a: Muskildi
Otsailaren 23a: Arrokiaga
Martxoaren 2a: Atarratze
Martxoaren 9a: Altzürükü
Martxoaren 16a: Larraine
Martxoaren 23a: Barkoxe
Martxoaren 30a: Idauze-Mendi
Apirilaren 6a: Altzai
Apirilaren 13a: Sohüta-Hoki

Dokumentuaren akzioak

2003/01/03 20:49

Sohütako Maskaradei buruz Allande Sokarros-ek Euskaldunon Egunkariarako idatzitako artikulua hemen.

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.