Dokumentuaren akzioak
Zu zeu, 20 urte Verdini gala
ZU ZEU, Verdini 20 urte, Galak bi zati izango ditu. Lehenengoan, ikusleak Isabel Verdiniren lan metodologia ikusi ahal izando du, bere eskolako ikasleen partaidetzari esker. Gainera, egitasmoaren sorrera berrikusiko da lehenengo obren zatiak proiektatuz eta taldearen ibilbideko unerik gogoangarrienak erakutsiz. Bigarren zatian, Konpainia donostiar honetako partaideek azkenaldian emandako ikuskizunen zatiak eskainiko dizkigute eta baita orainartean argitaratu gabeko obraren bat ere.
Zeremonia gidari moduan, Badut taldea arituko da, clownaren bidez ikuskizuna dinamizatzen. Datorren urtarrilaren 12an, larunbatean, 20:00etan, Donostiako Victoria Eugenia antzokian, ZU ZEU, 20 Urte Verdini gala ospatuko dugu.
ZU ZEU, 20 Urte Verdini galaren sarrerak txarteldegian salgai daude dagoeneko, eta baita Kutxaren Internet bidezko salmenta zerbitzuan ere.
Verdini dantza taldea proiektua
Proiektu hau Isabel Verdinik (Donostia,1971) abiarazi zuen. Bartzelonako Institut del Teatren Koreografia eta Interpretazio lizentziatura ikasten ari zela, iloba bat izan zuen Down sindromearekin. Horrek bideratu zuen haren interesa ezgaitasun intelektualen bat zuten pertsonekin lan fisiko eta artistikoak egitera. 1992an, lizentziatu ostean, buruan zuen ekimena martxan jarri zuen gimnasio pribatu batean. Bost ikaslerekin hasi zen eta, egun, 30 dira. Egindako bidean, era askotako bizipenei egin behar izan diete aurre, baina, azkenean, iritsi zen taula gainera igotzeko eguna. Garai hartako emanaldi garrantzitsuena Atzegiren 40. urteurrenean —2000.urtean— Kursaal aretoan egin zutena izan zen. Lehen aldiz, dantzari haiek sorkuntza artistikoan zuten gaitasunaz jabetu baitzen jende asko. Egunkariek ere luze eta zabal jaso zuten berria. Harrezkero, dantza konpainia honek zazpi ikuskizun aurkeztu ditu, aurkezpen eta gertakari ugaritan hartu du parte eta, gainera, egindako lana sari desberdinekin aitortua izan zaie: 2006an, ONCEren Elkartasunaren Saria jaso zuten eta, 2008an, Donostiako Herritarren Merituaren domina.
Badut taldea
Badut Taldea, clown eta musikaz lagundutako kontu-kontaketa emanaldietan ibiltzen den konpainia da, bat-bateko clown-kodean espezializatua da eta animazio, gala, kabaret, sari banaketa eta antzeko ospakizunetan umore punttua jartzen du. Konpainiaren zuzendariak Anduriña Zurutuza eta Txefo Rodriguez dira.
Izenburua |
Data |
Lekua |
Herria |
Gure indarra |
24-XII-2000 |
Kursaal Auditorioa |
Donostia |
Nahi nuena |
29-IV-2002 |
Leidor Antzokia |
Tolosa |
Bihotzetik |
13-IV-2003 |
Leidor Antzokia |
Tolosa |
Bihotzetik II |
25-IX-2004 |
Barañaingo Auditorioa |
Barañain (Nafarroa) |
Ilunpetik |
26-III-2006 |
Antzoki Zaharra |
Donostia |
Argira |
7-X-2007 |
“Errenteria Hiria” Kulturgunea |
Errenteria |
Dantzaria naiz |
2-X-2010 |
Victoria Eugenia Antzokia |
Donostia |
Datu interesgarriak
- Ikuskizuna: Gala ZU ZEU, 20 Urte Verdini.
- Konpainia: Verdini Dantza Taldea.
- Koreografía eta zuzendaritza: Isabel Verdini.
- Musika: Ismael Yagüe.
- Zuzendariaren laguntzaileak: Agurtzane Verdini eta Jesus Murua.
- Argiztapena: Carlos Salaberri.
- Interpreteak: Verdini Dantza Taldea Konpainia: Olaia Goikoetxea, Nerea Astarbe, Naroa Azaldegui, Nekane Prieto, Haizea Sendón, Ana Álvarez, Jon Alonso, Aitor Manterola, Aizpea Múgica, Perla López, Carla Rivas, Ohiane Mateos, Ainhoa Mateos, Agurtzane Verdini eta Isabel Verdini. Verdini Dantza Taldea Eskola: Idoia Machimbarrena, Miriam Corrionero, Leire Zabala, Ainhoa Bacaicoa, Patricia Orta, Maria González, Alex Santesteban, Jon Fresnillo, Ainhoa Gargallo, Ainhoa Pascual, Ane Bastarrica, Irune Gabilondo, Maialen Entrena, Amaia Fesser, María García, Leire Alias, Elena Otegui.
- Badut Taldea (klown-ak): Anduriña Zurutuza eta Txefo Rodríguez.
- Estreinaldia: Larunbatean, 20.00etan, Victoria Eugenia Antzokian.
- Sarrerak: 12, 10, 6 €.
Dokumentuaren akzioak