Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Zorionak Guilcher jauna zure 100. urtebetetzean!

Dokumentuaren akzioak

Zorionak Guilcher jauna zure 100. urtebetetzean!

2014/09/24 09:55
Zorionak Guilcher jauna zure 100. urtebetetzean!

Jean Michel Guilcher

Gaur, euskal dantzaren ikertzaile handienetako batek, Jean-Michel Guilcher-ek 100 urte bete ditu. Zorionak!!! Bretoia da Jean-Michel Guilcher, Saint-Pierre Quilbignon-en jaio zen 1914ko irailaren 24an. Etnologia ikasketak egin zituen eta Frantziako dantza tradizionalak izan ditu ikergai bizi osoan. Gaur egun ere, 100 urte beteta, ikusmena ia-galdurik izan arren, alabaren laguntzarekin (seme-alabak dantza ikertzaileak ditu baita ere) aurretik egindako ikerketa lanak errebisatu eta zuzentzen aritzen da, eta euskal dantzei buruz egindako ikerketak orrazten ari da.

Euskal dantzei buruz, 1984. urtean argitaratutako La Tradition de danse en Béarn et Pays basque français liburukotea, iparraldeko dantzen bibliatzat jo izan dute ikertzaile eta dantza-maisuek, eta Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako dantzak ezagutzeko iturri oparo eta agortezina gertatzen ari da.  1962 eta 1976 bitartean ibili zen euskal dantzak ikertzen Jean Michel Guilcher eta iparraldea herriz herri eta dantza-maisuz dantza-maisu aztertu zuen. Bere ikerketa lanen osagarri zenbait dantza filmatu zituen, gaur egun altxor izugarri direnak guretzat. Adibidez, 1972n Barkoxen hartutako irudi hauek, non Alexis Picotchet eta Pierre Üthurry ikus daitezkeen, XX. mendeko lehen zatian dantzari bikainak, eta ondoko belaunaldien maisu izandakoak. 80 urte zituen batak eta 79 besteak aitzina pika eta ostalerrak Guilcherren kamerarentzat dantzatu zituztenean.

Mila esker eta Zorionak Guilcher jauna zure 100. urtebetetzean!

Dokumentuaren akzioak

2014/09/24 10:48
Bai, ba. ZORIONAK, ondo merezita, eta eskerrik asko emandakoagatik!!
2014/09/24 16:56
HANDIA era guztietan bere BIZIA !!!

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.