Dokumentuaren akzioak
Zorionak dantzazale! Gaur, apirilak 29, Dantzaren Nazioarteko Eguna
Jean Georges Noverre (1727-1810) dantzari eta dantza-maisu frantziarra akzio-balleten aitzindaritzat jotzen da, ondoren XIX mendean ballet narratibo bihurtu ziren haien aurrekaria. Parisen, Berlinen, Dresen eta Estrasburgoko gorteetan aritu zen dantzari eta dantza-maisu lanetan, 1758 eta 1760 bitartean urte emankorrak izan zituen Lyon-en, hainbat ballet sortuz eta Lettres sur la danse et les ballets (1767) bere lan ezagunena idatziz. Bere aurretik, ballet ikuskizunetan janzkera eta eszenografiek garrantzi handia zuten, baina dantzarien adierazpen fisiko eta emozionala ez zen horren nabarmena izaten. 1775ean Pariseko Operako dantza-maisu izendatu zuten. Espainiako LIburutegi Nazionalak digitalizatu du Noverren liburu hau eta pdf formatuan eskuratu dezakezue hemen bertan:
- Jean Georges Noverre: Lettres sur la danse et les ballets (37 pdf, Mb)
Dokumentuaren akzioak