Dokumentuaren akzioak
Dantza proiektuak Zinetika jaialdira aurkezteko epea zabalik da
Martxoaren 1etik maiatzaren 15era bitartean aurkez daitezke 2021eko Zinetika jaialdirako lanak. Dantzari buruzko film laburrak, performaceak, tailerrak eta masterclassak jaso ohi ditu Zinetikako programazioak. Hautatutako lanak datorren udazkenean proiektatuko dira, Iruñean, Donostian eta Bilbon. Parte hartzeko baldintzak kontsultatu eta izena eman daiteke Click For Festivals, FestHome eta FilmFreeway plataformen bidez.
Zinetika dantzaren eta ikus-entzunezko arteen, gorputzaren eta teknologiaren arteko harremanak aztertzen dituen diziplina anitzeko jaialdia da, eta hainbat eremu artistikotako entitateek eta sortzaileek esperientzia kulturalak partekatzea du helburu. 2016an antolatu zen lehenengo edizioa Iruñean, eta, pixkanaka, zabaltzen joan da jaialdiaren eremu geografikoa. Egun, Iruñean, Donostian eta Bilbon ospatzen da, Baluarte, Cines Trueba eta BilbaoArterekin elkarlanean.
Zinea.eus-en bidez izan dugu dantza eta ikusentzunezkoak batzen dituen deialdi honen berri.
Dokumentuaren akzioak