Dokumentuaren akzioak
Zerain dantza zain
Azken aldi honetan, ordea, herritarrok parte hartuz gozatzeko baino, dantza ikuskizun huts bilakatzeko joera hartzen ari dela iruditzen zaigu. Trikitixarekin berarekin ere antzeko bidea jorratzen ari denaren hausnarketa egina du Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak. Bi kezka hauek uztartzearen ondorio da aurkezten dugun ekimen hau.
Ekimena
Urte osoan zehar trikitixa eta dantza lotuz erromeria herrikoia eta parte hartzailea sustatu nahi dugu. 2004 urterako bederatzi erromeria antolatu dira. Edonoren parte hartzea errazteko erromeria hauek jai edo ospakizunen baten burutzea izango dira -San Blas, gaztain-jana, azoka...- igande arratsaldez, 18:00etatik 20:00etara, Zeraingo Elizaren atariko aterpe goxoan.
Goierriko trikitixa eskolak lotu dira honetarako. Bestetik, herriz herri dauden dantza taldeetako jendea ere beste guztiok bezala dantzari soil gisa parte hartu eta gozatzera gonbidatu da. Edonoren parte hartzea erraztu eta bultzatu asmoz, beste herri askotan erromeriatan ezagutzen den dantza irakasle-animatzailearen figuraz osatuko dira erromeria hauek.
Parte hartuko duten trikitilariak honoko hauek izango dira, besteak beste: Koldo eta Arantxa Iparragirre, Alaitz Telletxea, Xabier Arakama, Amaia Zubeldia, Daniel Oiarbide eta Ruth. Dantza irakasle-sustatzaile lanetan Patxi Perez arituko da.
Erromeria datak:
Otsailak 1. Zeraingo Bola Tokiaren Inaugurazioa, arratsaldean merienda eta erromeria
Otsailak 29
Martxoak 28
Apirilak 25
Ekainak 6
Irailak 19
Urriak 24
Azaroak 14
Abenduak 19
Tokia: Zeraingo Elizaren atarian
Ordua: 18:00etatik 20:00etara
Harremanetarako:
Zeraingo Herria: Igor Elortza 620.20.14.29
udala@zerain.com
Euskal Herriko Trikitixa Elkartea: Agurtzane Aizpuru 657.79.42.17 edo 943.83.28.28
trikitixa@trikitixa.net
Dokumentuaren akzioak