"Zazpi jauziz, herri bat" ekimena antolatu du Gure Eskuk

2026/10/08
Gure Esku
"Zazpi jauziz, herri bat" ekimena antolatu du Gure Eskuk

"Zazpi jauziz, herri bat" ekimenaren berri ematera gatoz. Urriaren 25ean Zazpi Jauzi dantza egingo dugu, aldi berean, 12:00etan, Euskal Herriko zazpi hiriburuetan. Zertarako? Euskal Herriak zazpi lurraldeen arteko kohesioan, nazio aitortzan eta burujabetzaren bidean jauzi bat egin behar duela adierazteko; euskarak batzen gaituela gogorarazteko…

Urriaren 25eko tokian tokiko deialdi guztiak lotuak ditugu dagoeneko, eta haien berri eman nahi dizuegu:

  • Maulen, Maule Gaineko Arrabotüan
  • Donibane Garazin, Merkatu estalian
  • Baionan, Askatasunaren plazan, Herriko Etxearen aurrean
  • Donostian, Plaza Berrian
  • Iruñean, San Jose Plazan
  • Gasteizen, Andre Mari Zuriaren plazan
  • Bilbon, Arriaga plazan

Esan bezala, leku guztietan 12:00etan. Zazpi Jauzi dantza egin ondoren, idatzi bat irakurriko da, eta bai lehenago bai ondoren, dantza egiteko aukera izango da.

Informazioa: Gure Esku