Hemen zaude: Hasiera Albisteak Euskal dantzak eta katalanak lotzen dituen Villanoari buruzko ikastaroa

Dokumentuaren akzioak

Euskal dantzak eta katalanak lotzen dituen Villanoari buruzko ikastaroa

2017/06/19 08:40

Xuriach taldeak Villanoen inguruko ikastaroa antolatu du Bartzelonan abuztuaren 1etik 3ra. Ikastaroan antzinako dantza tradizionalaren praktikatik abiatuta, musikaren eta dantzaren oinarrizko fenomeno metrikoak eta loturak argitu nahi dituzte, dantza tradizionalaren estetikaren oinarria baitira. Villanoen populartasunari erreparatuko diote, hainbat lekutan ezagutzen den dantzarako musika da, kultura kataluniarrean, gaskoian, frantsesean eta baita euskal kulturan ere topatu dezakegu.

Bertso heptasilabikoen metrikan oinarritutako dantzen mugimenduaren antolakuntza ikertuko dute, Villanoa (ball rodó, sardana, corranda) tradizio katalanetan, gaskoian saut eta branlo; euskaldunean jauziak, zortzikoa eta makil-dantza; eta frantsesean branle. Dantzaren forma konkretuaren hastapenean zentratuko dira, musikaren eta mugimenduen arteko loturak nabarmenduko dituzte. Edozein musikariri eta dantzariri zuzendutako ikastaroa da.

villanoa dantzatzen ageri diren antzinako marrazkia

Irakasleak

  • Carles Más y García: musikaria, dantzaria, dantza tradizional eta antzinako dantzaren maisua, etnokoreologian, musikan eta Europako dantzan ikertzailea. Espainiako Dantza Saria, 1985.
  • Anna Romaní i Hernandez: dantzaria, koreografoa, pedagogoa eta musikaria. Antzinako dantza eta dantza garaikideko zenbait estilotan espezializatua.
  • Marc Riera i Albaiges: musikaria eta falbiol eta tambori eta fagots historikoen pedagogoa, antzinako musikan interpretazioan goi mailako tituluduna ESMUC-en.
  • Francesc Tomás Aymerich: eskola klasikoan eta folklorean eta etnomusikologian ibilbideak uztartzen dituen musikaria. Dantza laguntzen espezialista.
  • Edwin García: Hari pultsatu historikokoen eta klasikoen musikaria eta pedagogoa, antzinako musikan interpretazioan goi mailako tituluduna ESMUC-en. Ikertzaile espezializatua iberiar penintsulako eta Hego Amerikako hari pultsatu barrokoetan.

Carles Más y García, Francesc Tomás Aymerich
Carles Más y García eta Francesc Tomás Aymerich. Dantzan Ikasi, 2015-12-19. Argazkia: Josu Garate-Dantzan CC-BY-SA

Datuak:

  • Data: 2017ko abuztuaren 1a, 2a eta 3a
  • Lekua: Escola Municipal de Música Can Ponsic de Barcelona (Av. de Josep Vicenç Foix, 51, 08034) 
  • Ordutegia: 9:30-14:00 eta 17:00-19:00 (maila altuko musikariak 16:00-19:00, azken egunean, 21:00etan dantzaldia Consell de la Vila plazan)
  • Prezio orokorra: 95 €
  • Prezioa, maila altuko musikari sesioarekin (hautazkoa): 110 €
  • Izen-emateko epea: bete arte
  • Izen-emateko muga: 30 ikasle

Informazioa: Villanos: Balls rodons, sardanes, corrandes i els seus parents del nord (Xuriach)

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz edo zure Twitter edo Facebook kontua erabiliz.

Euskal dantzak eta katalanak lotzen dituen Villanoari buruzko ikastaroa

Carles Más y García eta Francesc Tomás Aymerich. Dantzan Ikasi, 2015-12-19. Argazkia: Josu Garate-Dantzan CC-BY-SA