Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak VII. Folklore jardunaldiak Barakaldon

Dokumentuaren akzioak

VII. Folklore jardunaldiak Barakaldon

2004/12/14 03:07

Laguntasuna kultur elkartea Barakaldon sortu zen 1949an, eta bere ibilbide osoa Kultura Tradizionala sustatu eta hedatzeko lanera eman du. Aipatutako hori hainbat ekintza antolatu eta kudeatzen gauzatu da. Honela, elkarteak 1984an "Folklore Jardunaldiak" abiatu zituen, euskal foklorea zaletu guztiei hurbiltzeko helburuarekin, eta gaur egungo egoera aztertzeko foro bat eskaintzeko. 1984ko lehen jardunaldietatik bertan parte hartu duten folklorista eta adituen zerrendak beren mailaren berri ematen dute. Besteak beste nabarmendu ditzakegu: Juan Antonio Urbeltz, Iñaki Irigoien, Xabier Itzaina, Fermín Leizaola, Karmele Goñi, Alfredo Asiain, Emilio X. Dueñas, Josu Larrinaga, Joxemiel Bidador, Gotzon Hermosilla, Karlos Sánchez Ekiza, Ion Gaminde, Aingeru Bergizes, Javier Santamaría, Juan Mari Beltrán,...

Aurten, jardunaldien gai nagusia "Haur Folkorea" izango da, eta egitaraua ondokoa:

Ostirala, abenduak 17

  • 19:30h. Jardunaldien aurkezpena Karlos Santxez Ekizaren eskutik, Eusko Ikaskuntza-ko Foklore saileko presidentea
  • 19:45h. Hitzaldia “Folklore y Educación, hacia una nueva metodología” Josu Larrinaga eta Emilio Xabier Dueñas (Folkloristak).

Larunbata, abenduak 18

  • 19:30 h. Folklore tailera: “Xalotzea ere hezitzea da”, Josu Larrinaga (Folklorista).

Igandea, abenduak 19

  • 12:30 h. Mahai ingurua: “Folklore Infantil, situación y tendencias actuales”. Parte hartzaileak: Emilio Xabier Dueñas, Iñaki Peña, Karlos Sanchez Ekiza, Josu Larrinaga.

Tokia: LAGUNTASUNA C/ Elexpuru, 7 – lonja 48902 – BARAKALDO Tfno./Fax: 944780145 laguntasuna@euskalnet.net www.euskalnet.net/laguntasuna

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.