Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Algortako Iñaki Deuna VI. Jota txapelketa

Dokumentuaren akzioak

Algortako Iñaki Deuna VI. Jota txapelketa

2006/07/11 11:26

Izena emateko txapelketaren egunean bertan, 19:00-19:30 bitartean agertu beharko da txapelketa izango den tokira, Euskal Herriko jantzi tradizionalekin edota hurrengo telefono honetara dei dezala: 658 700 638 (Xabi)

Sariak

1. Bikote txapeldunarentzat: 300 €, txapela, zapia eta oroigarriak.
2. Bigarrenentzat: 210 € eta oroigarriak.
3. Hirugarrenentzat: 150 € eta oroigarriak.
Partehartzaile guztientzat 60 €-ko dieta izango da.

Oinarriak
1. Uztailaren 28an, ostiralean izango da arratsaldeko 20:00etan, Algortako Tellagorri plazan, Algortako Iñaki Deuna VI. Jota txapelketa, Algortako Iñaki Deunaren jai batzordeak antolatuta.
2. Hamasei urte baino gehiago dauzkaten bikoteek parte hartu dezakete.
3. Fandango eta Arin-Arin bana dantzatu beharko dute bikote guztiek trikitixaz jota.
4. Derrigorrezkoa izango da erritmoetako bakoitzean gutxienez ere 3 pausu desberdin interpretatzea.
5. Euskal Herriko jantziez egin beharko dute dantza eta txapelketa hasi baino ordu erdi lehenago bertaratu beharko baitute.
6. Txapelketa hasi aurretik erabakiko da partehartze-hurrenkera, zozketaren bidez.
7. Epaimahaiak bere irizpidearen arabera emango ditu puntuak eta txapelketan izena emateak epaileon erabakien onarpena dakar berarekin.
8. Herri musika eta dantzaren alorrean adituak diren pertsonek osatuko dute epaimahaia. Epaimahai horrek hartutako erabakiaren kontra ezin ahalko da jo.
9. Parte hartu nahi duten bikoteek inskripzioa txapelketaren egun eta toki berdinean egin beharko dute 19:00ak eta 19:30ak bitartean edota izena, jaiotze data eta bizilekua hurrengo helbidera bidaliz:

Itxartu Taldea
Algortako Etorbidea 104
P.K. 48991 Getxo BIZKAIA
658 700 638 (Xabi)
E-mail: itxartu@hotmail.com
www.itxartu.com

10. Honako sari hauek eskuratuko dituzte irabazleek:
1.- Trofeoa, txapela, zapia eta 300 €.
2.- 210 €.
3.- 150 €.

11. Dantza bikote guztiek 60 € dieta jasoko dute.
12. Antolatzaileek bere gain izango dute txapelketaren egitura egokitzeko eskubidea, suertatzen diren beharren arabera.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.