Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Verdini Donostiako giza eskubideen zinemaldian

Dokumentuaren akzioak

Verdini Donostiako giza eskubideen zinemaldian

2011/04/04 12:11

Verdini Dantza Taldearen eta Giza eskubideen zinemaldiaren erlazioa urrunetik dator. Zinemaldi hau topaketa gisa ezagutzen zenean, 2005. urteko jaialdiaren hirugarren edizioan, dantza taldeak "Bihotzetik" ikuskizuna aurkeztu baizuen. Geroztik, Verdini Dantza Taldearen presentzia iraunkorra izan da, festibalaren laugarren, bosgarren eta seigarren edizioetan ere parte hartu zuelarik. Laugarren horretan, "Ilunpetik", 2007. urtean, bosgarren edizioan, "Argira" eta seigarren edizioan "Argira" ikuskizunaren bertsio luzeagoa aurkeztu baizituen konpainiak. Hortaz, larunbateko hori Verdini Dantza Taldeak Giza eskubideen zinemaldian parte hartuko duen bosgarren aldia da.  

Sarrerak jadanik salgai daude 4 eurotan Interneteko Kutxa zerbitzuan. Garrantzitsua da jakitea, ordea, zinemaldiari dagokion atalean aurkitzen direla eta ez "dantza" jartzen duenean.

Fitxa teknikoa:

Ikuskizuna: “Dantzaria naiz /Soy bailarín”.

Konpainia: Verdini Dantza Taldea.

Koreografia eta zuzendaritza: Isabel Verdini.

Musika: Ismael Yagüe.

Dantzariak: Olaia Goikoetxea, Nerea Astarbe, Marta Garmendia, Nora Azaldegui, Nekane Prieto, Haizea Sendón, Ana Álvarez, Jon Alonso, Aizpea Mugica, Carla Rivas, Agurtzane Verdini e Isabel Verdini.


Verdini Dantza Taldea - Dantzaria naiz

Apirilaren 9a, larunbata, 16:30etan, Victoria Eugenia antzokian

Sarrera: 4 euro

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.