Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Verdini dantza taldea, Andoaingo Bastero Antzokian

Dokumentuaren akzioak

Verdini dantza taldea, Andoaingo Bastero Antzokian

2008/04/30 12:43

"Argira" Donostiako Verdini Psikodantza taldearen seigarren lana da eta Errenterian izan zuen lehen emanaldia 2007ko urriaren 7an. Ikuskizun honetan Isabel Verdinik planteatzen du minusbaliotasunak dituzten pertsonak gizarte honetan ez ote ditugun gehiegi babesten. Verdini Dantza Taldea bera 1992an sortu zen. Dantza taldearen helburua adimen minusbaliotasuna dantzaren bidez gizarteratzea da. Talde bezala lehenengo emanaldia 2000. urtean egin zuten, Atzegi-ren 40. urteurrenean. Bertan, "Gure indarra" lana aurkeztu zuten. 

"Argira" lana, neurri batean, "Ilunpetik" lanaren jarraipena da. Hamabost urtetan egindako lanaren emaitza azaltzen zaigu bertan. Isabel Verdinik, taldeko koreografa, zuzendaria eta sortzailea denak, azaldu nahi digu edozein pertsonak, minusbaliotasuna izan edo ez izan, nahi duena egin lezakeela, beti ere, aurretik lan egoki bat egiten bada. 

Hona gai mamitsua, bihotzaren barrenetik gogoeta egitera gonbidatzen gaituena, ezgaitasuna duen pertsona batekin bizi beharrak dakarzkigun beldur eta zalantzek esagindako errealitate gogor eta ilunari nola egiten diogun aurren, azaltasunez. Erakutsiko digu pertsona hauek, bihotz zabalez, ziurtazun osoz eta tema handiz, autentikoago izaten irakatsiko digutela, gu hartarako prest baldin bagaude behinik behin. 

Ikuskizunaren datuak

  • Ikuskizuna: "Argira".
  • Zuzendaritza: Isabel Verdini.
  • Dantzariak: Verdini Dantza Taldea.
  • Lekua eta eguna: Bastero Antzokian (Andoain), Maiatzaren 1-ean, 19:30ean.
  • Sarrerak: 8 €.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.