Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Uztailak 11: Europako plaza dantza herrikoien jaia Errenterian

Dokumentuaren akzioak

Uztailak 11: Europako plaza dantza herrikoien jaia Errenterian

Errenteriako Munduko Dantzen taldeak Europako plaza dantza herrikoien jaia antolatu du uztailaren 11rako. Helburua, festa egitea, eta herriari 'beste' plaza dantza eder batzuk ezagutzeko aukera ematea.

Animatzen diren guztiek dantza egiteko animazio saioa izango da. Ez da beharrezkoa esperientziarik izatea, jarraitzeko moduko dantzak baitira, eta gainera, azaldu egingo dira dantzatu aurretik.

Egitaraua:

- Europako hainbat tokitako dantza zirkular erraz eta dibertigarriak.

- Animazio dantza tradizionalak, bikotean eta taldean egitekoak.

Lekua: Oarso, erdialdeko bizilagunen elkartea

PARTE HARTZEA: 10,00 euro (afaria kanpo)

Informazio gehiago eta izena ematea: 943 78 90 70 / mundukodantzak[a-bildua]gmail.com

Komenigarria da uztailak 5 baino lehen izena ematea, partaide gehiegi balego beste leku bat bilatzeko.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.