Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Urraska, dantza-jauzien diskako doinuak sarean jarri ditu Aiko taldeak

Dokumentuaren akzioak

Urraska, dantza-jauzien diskako doinuak sarean jarri ditu Aiko taldeak

2014/09/18 07:05
Urraska, dantza-jauzien diskako doinuak sarean jarri ditu Aiko taldeak

Aiko taldea Urraska diskaren aurkezpenean, Durango, 2010-06-12.

2010. urtean aurkeztu zuen Aiko taldeak Urraska: dantza-jauziak Sagasetaren bidetik izeneko CD-DVD-liburua. 25 dantza-jauziren musika eta partiturak batzen zituen argitalpen horrek, bideo eta argibide, eta jauziak markatzeko urrats liburuskarekin batera. Argitalpena agortua dago, eta bertan jasotako materiala sarean jartzea erabaki du Aiko taldeak. Hasteko, jauzien partiturak eta musikak, urratsak markatutako bertsioan (CDan doinu guztiak markatu gabe ere daude) jarri dituzte beraien webgunean.

Hauxe dira diskan argitaratu eta orain sareratu dituzten dantza-jauzien doinu zerrenda:  

  • Ainhoarrak 4:07
  • Alemanak 5:12
  • Antxigorrak 4:11
  • Antxoriz 2:11
  • Añuar ttipiak 4:37
  • Azkaindarrak 4:11
  • Gabota 0:59
  • Gau ainerak 3:46
  • Grabo 1:05
  • Hegi 2:35
  • Katalina edo Atsoarena 1:19
  • Laburrak 4:17
  • Lapurtar motxak, Lakartarrak eta Ahuntxa 6:04
  • Lapurtarrak edo Baztandarrak 8:25
  • Marianak 1:41
  • Millafrankarrak 8:00
  • Moneindarrak 6:05
  • Muxikoak 5:18
  • Orzaiztarrak 8:38
  • Ostalerrak 1:34
  • Teillagorry 2:47
  • Xibandiarrak 6:39
  • Xoxuarenak 4:42
  • Zazpi jauziak
  • Bralea 9:20

 

Aikotarrek esan bezala, "orain ez dugu aitzakirik jauziak edo muxikoak ez dantzatzeko! Anaban!!". 

Iturria: Urraska: dantza-jauziak Sagasetaren bidetik (Aiko taldea)

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.