Dokumentuaren akzioak
Udaleku musikalak uztailean Bilbon
BilbaoMusika Bilboko Udaleko Kultura eta Euskara Sailaren erakundeak ekimen berritzailea jarri du martxan udari begira, eta umeen ohiko udalekuak moldatu eta beste helburu bati eutsi diote: 6 eta 11 urte bitarteko neska-mutilen gaitasun artistikoa eta musika zaletasuna garatzea. Horretarako, Musika Bai! sortu da eta uztailaren lehenengo hamabostaldian egingo da, Bilboko Udal Musika Eskolaren aretoetan.
Musika bai! Udaleku Musikalek, jokoen bidez, musika ezagutzeko, interpretatzeko eta bizitzeko aukera ematen dute oporretako lehenengo bi asteetan. Helburua musika ezagutzea eta interpretatzea, eta musikarekin elkarbizitzea da, metodo dibertigarri eta parte hartzaile baten bidez. Horretarako umeen gustukoak izango diren jarduerak egingo dira, esate baterako, jokoak, marrazketa eta pintura, mimoak, dantzak, etab.
Hauek dira udalekuen helburu nagusiak: alde batetik, ikasleen gaitasun artistikoa musikaren bitartez lantzea (teoria alde batera utzita) eta, bestetik, tailer bat antolatzea oporretan, ikasleei musika zaletasuna garatzeko aukera emateko. Errepertorioan mota askotako obrak eta musika estiloak izango dira: Barrokotik gaur egunekoetara arte. Jarduera guztiak musikari profesional, Gorputz Hezkuntzako lizentziatu eta Udal Musika Eskolako laguntzaileen ardurapean egongo dira.
Udaleku musikalak euskaraz eta gaztelaniaz, eta astelehenenetik ostiralera izango dira, 9:30etik 13:30era. Jarduera guztiak BilbaoMusika Eskolaren egoitzan izango dira, Sorkunde kaleko 8an (Solokoetxe). Familia-kontzertua, ostera, BilboRock aretoan izango da, uztailaren 15ean, ostiralean; gainera, egun horretan diplomak emango dira.
Izena emateko epea ekainaren 17an amaituko da. Plaza mugatuak dira, beraz, izena emateko ordena izango da kontuan. Informazio gehiago nahi izanez gero:
- Tel.: 649 94 25 88
- Web orria: www.bilbaomusika.net
- Posta elektronikoa: chopinstudio@eresmas.net
Dokumentuaren akzioak