Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Udako dantza ikastaroak Gipuzkoako Dantzagunean

Dokumentuaren akzioak

Udako dantza ikastaroak Gipuzkoako Dantzagunean

2010/06/04 11:12
Ikastaroak astelehenetik ostiralera izango dira eta ondoko sei ikastaroak dituzue aukeran:
  • 09:30 - 11:00: Klasikoa (erdiko maila)
  • 11:15 - 12:45: Klasikoa (aurreratua)
  • 13:00 - 14:00: Errepertorioa
  • 16:00 - 17:30: Garaikidea (erdiko maila)
  • 17:45 - 19:15: Garaikidea (aurreratua)
  • 19:30 - 20:30: Koreografia tailerra

Tatiana Yerakhavets dantzari eta koreografoa izango da dantza klasikoko irakaslea eta dantza garaikidekoa, Jordi Ros dantzari katalana. Alberto Sagardia piano-jotzailea pianoarekin lagunduko du.

 

Dantza klasikoa

Irakaslea: Tatiana Yerakhavets

Minsk-eko Koreografia Akademia Nazionalean graduatua, bere irakasle Savalieva eta Shvetsova,  Vaganovaren ikasle izandakoak, izan. Moskun eta San Petersburgon bukatu zituen bere ikasketak. 1989an Minsk-eko Bolshoy Teatroko bakarlari zen jada eta 1991an konpainia bereko lehen dantzaria.
1999an Philip Morris jaialdiko urrezko domina lortu zuen. Obra klasikoetako rol nagusiak dantzatu ditu, hala nola Don Quijote, Carmen, Romeo eta Julieta, Bolero, Suzko txoria, Giselle eta abar luze bat. Moskuko Bolchoyko Grigorovitch eta Taranda, San Petersburgoko Calpacova, Berieshnoy eta Cunacova
bezalako nazioartean ezagunak diren koreografoekin egin du lan. Europa, Asia eta Amerikako antzoki nagusienetan dantza egin du. Irakasle bezala Minskeko Koreografia Akademia Nazionalean eta Bolshoy Antzokian egin du lan, eta 2002 urteaz geroztik dantza klasikoa eta errepertorioa irakasten du Bartzelonako Eulalia Blasi, Color eta Aules akademiatan. 2008az geroztik, Prodance Companyko Zuzendari eta Koreografoa da.

 

Piano-jotzailea: Alberto Sagardia

Dantzako piano-jotzaile laguntzailea, Donostiako Kontserbatorioan hasi zuen bere karrera profesionala. 1995 urtetik hona Nafarroako Gobernuaren dantza eskolan egiten du lan eta 2002 urtetik aurrera Biarritz Balleten ere bai. Halaber Gipuzkoako Foru Aldundiaren udako ikastaldi hauetan, Biarritzeko nazioarteko stage-an eta beste zenbait froga nahiz azterketa ofizialetan aritzen da.

 

Dantza garaikidea

Irakaslea: Jordi Ros

Bartzelonako Institut del Teatren eta Frantziako CNDC L’Esquissen trebatu zen, eta dantzari gisa egindako ibilbide profesionalean Roser Montllók, Teresa Nietok eta Ramón Ollerrek zuzendutako hainbat konpainiatan parte hartu du. Halaber, Bartzelonako Teatro del Liceu eta Teatro Nacional de Cataluñaren hainbat proiektutan aritu da. 2000 urteaz geroztik irakasle lanetan ibili da eta dantza garaikideko eskolak eman ditu, ondorengo dantza-eskoletan ikastaroak emanez: Eulàlia Blasi (Bartzelona), Ramón Soler (Bartzelona), Alba Sintes (Menorca). Mar Gómezen (Bartzelona) konpainian ere dantza garaikideko
irakaslea izan da. 2009ko Aste Santuan Gipuzkoako dantza-profesionalen elkarteak dantza garaikideko
ikastaro bat ematera gonbidatu zuen. Konpainietan interprete gisa arituta ere, batzuetan konpainia
horiei eskolak eman dizkie. 2008-2009 denboraldian Eulàlia Blasiren eskolan eskolak eman zituen.

 

Izen emateko, txartela behar bezala bete norberaren irakasleak sinatuta (edo ikastetxeko ziurtagiri batez lagundua) eta ondoko edozein helbidetara bidali ekainaren 20a baino lehen:

  • Kultura Sustapen eta Hedapeneko Zuzendaritza
    KOLDO MITXELENA Kulturunea, Urdaneta 9. 20006 Donostia.
    Telefonoa: 943 112 891. Faxa: 943 112 765
  • Dantzagunea (Arteleku)
    Kristobaldegi 14, 20014 Donostia.
    Telefonoa: 943 46 12 44
  • Posta elektronikoz: dantzagunea@gipuzkoa.net

 

Informazio gehiago eta izena emateko txartela (PDF, 311,78 kb)

Iturria: Gipuzkoakultura.net

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.