Dokumentuaren akzioak
Udaberri Dantza Taldea Valladolid-en
Datorren Uztailaren 30ean, Tolosako Udaberri Dantza Taldeko kideak Valladolid-eko Viana de Cega herrira goaz 1988 ezkero urtero ospatzen den jaialdira gonbidatu gaitu eta bertako dantza taldeak, "La Rotonda de Viana de Cega" taldeak hain zuzen ere.
Viana de Cega herria Valladolid-etik 15 kilometrotara dago eta bertako dantza taldea gaur egun 16 dantzariz osatua dago, nahiz eta esan digutenez, 80 pertsonako talde zabala izatera iritsi izan diren.
Bertako taldekideek esan digutenez, urteak dira jaialdi hontara euskal dantza-taldeak gonbidatzen dituztela, beraien esanetan euskal tradizioa deigarria baitzaie eta nahiz eta geografikoki beraiengandik oso urruti ez egon, oso desberdina omen da beraien kulturarekin alderatuz.
Udaberrikoak bertan izango garen egunetan, herriko kiroldegian emango digute ostatu eta otorduak herriko Kultur Etxean burutuko ditugu. Gainera, inguruko herriak ere ezagutzeko parada izango dugu.
Guzti hau prestatzeko, Udaberri Dantza Taldeko kideak jo eta su entsaiatzen dihardugu Uztaila guztian zehar, nahiz eta horretarako ditugun instalazioak egokienak ez izan, baina espero dugu Viana de Cega herrian gure kulturaren onena erakutsiko dugula eta besarkada handi batez agurtzen gara.
Dokumentuaren akzioak