Dokumentuaren akzioak
Txertubi, dantza gidatua
Tapia eta Leturiaren dantzaldi gidatuetan hamar urtez eta ondoren Arrabots taldean hiru urtez aritu ondoren osatu duten taldea da Txertubi.
Arkaitz Miner: arrabita, mandolina, josteko makina (Ruper Ordorika, Joseba Tapia, Tapia eta Leturia, Mikel Markez, Arrabots, Aintzina eta Hariari Tiraka egitasmoetan aritua besteak beste).
Txus Aranburu: eskusoinua, pianoa, programazioak (Eñaut Elorrieta, Rafa Rueda, Tapia eta Leturia, Egan, Arrabots, Mikel Erentxunekin aritua besteak beste).
Ugariak dira elkarrekin egin dituzten emanaldi eta dantzaldiak, baita Euskal Herritik kanpo egindako birak folk jaialdi esanguratsuetan:
Crisol de Cuerda (Espainia), American Fiddle Tunes (AEB), Festival Mémoire et Racines (Quévec) eta Victoria Folk Festival (Canada), Vancouver Folk Festival (Canada)...
Uda hontako hiri, herri eta auzoetako festetan bi orduko dantzaldi gidatu eder bat eskeiniko digute: jauziak, polkak, fandango-arinarinak, bralea, axuri beltza, bolant dantza, europako plazetako dantza erakargarriekin eta abar luze batekin. Horretarako urteetako harremana izandako dantza gidari desberdinen laguntza edukiko dute:
Jokin Otamendi, Gari Otamendi, Patxi Montero.
Harremanetarako:
635741995
txertubi@gmail.com
www.txertubi.com
Txertubi, bi txerto, musika eta dantza, gainean ditugun garai zailei aurre egiteko; edo bi txerto, fruitu arbolaren adarrekin elkarketan fruitu eder, gozo eta tentagarri ugari eman ditzan, bi txerto, Txertubi.
Dokumentuaren akzioak