Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Txangoan ikuskizun ibiltaria

Dokumentuaren akzioak

Txangoan ikuskizun ibiltaria

Dantza eta antzerkia, biak batean ikusgai. Ikuskizun honekin XII. Bilboko Kalealdiari, Kaleko Antzerki eta Arteen Nazioarteko Jaialdiari hasiera emateko ohorea izango dugu Gaztedi dantza taldekook.

Ikuskizun hau baina, ez dugu gurea bakarrik izatea nahi. Erriberako merkatuan hasi eta Areatzan bukatuko den ibilbide folkloriko honek zure presentzia ezinbestekoa du. Ikuskizunaren amaieran, Areatzan, batuko gara Larrain Dantza erraldoi bat dantzatzeko, eta hor ere zu gurekin dantzan egotea nahi dugu!!

Beraz, animatu uztailaren 4an, arratsaldeko 19:15tan, Erriberako Merkatuan gurekin batera Alde Zaharretik ibilbidea egiteko eta 20:30tan Areatzan Larrain Dantza dantzatzeko. Zure zai gaude!

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.