Dokumentuaren akzioak
Dantza modernoa eta garaikidea hitzaldi dantzatu batean

Toni Jodar dantzari eta koreografo katalana Leioan izango da urriaren 18an, performance berezi batekin. Hitzaldi dantzatu baten bidez dantza klasikotik abiatu, eta dantza moderno eta garaikidearen bilakaera azaldu eta dantzatzen ditu.
Hogeitabost urteko ibilbidea eta eskarmentua du Toni Jodar-ek dantzaren alorrean. Cesc Gelabert, La Fura dels Baus edo Comediants-ekin aritutakoa da, eta azken urteotan "dantza azaltzeko" proiektuetan dabil burubelarri, dantza jendearengan hurbilitzeko asmoz.
Toni Jodarrek dantza modernoa eta garaikidea azaltzen ditu
Leioan, Auditorium-ean
Urriaren 18an, 12:00etan eta 19:00etan
Sarrera: 5 euro
Informazioa: Kultur Leioa
Dokumentuaren akzioak