Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Tia Gorak 109 urte bete ditu pandero karratua joz eta kantuan

Dokumentuaren akzioak

Tia Gorak 109 urte bete ditu pandero karratua joz eta kantuan

2014/01/07 12:59

Badira berrogei urte alargundu zela Tia Gora, eta harrezkero lutoz, beltzez, janzten da egunero. Entzumena eta ikusmena urrituta ditu, baina hala ere bakarrik bizi da, Peñapardako bere etxean, eta berak pizten duen beheko sua du etxeko berogailu bakarra. 1905eko urtarrilaren 4an jaio zen Gregorio Benito, Peñapardan bertan. Urtebetetze egunean, herriko biztanle asko pasa dira bere etxetik zoriontzera, eta biloba, birbilobak eta herriko umeek pozik entzun dute Tia Gora pandero karratua jotzen eta kantatzen. Tia Nisiak ere bisitatu du Tia Gora. Dionisia Morales da Tia Nisia, aurten 108 urte beteko dituen laguna. A ze parea, karakola eta barea!

Hemen orain urteko beste bideo bat:

Dokumentuaren akzioak

2014/01/07 13:09
Tumatxa! Estanpa primitiboagorik... Bestetik, zer jaten dute Peñapardan?

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.